Skip to main content

Hainbat kolektibok elkarretaratzea egin dute Iruñean EBren migrazio politika salatzeko

Gizartea

Irailaren 20 eta 21ean Frontex erakundea bilduko da Iruñean. Frontexek mugako kontrol-eragiketak egiten ditu Mediterraneoan eta Balkanetako herrialdeetan. Abolishfrontesh.org erakundearen arabera, 40.555 pertsona hil dira 1993tik EBren politika militarizatuen ondorioz.

Kolektiboek Frontexen abolizioa eskatu dute. Era berean, Frontexen opakutasuna eta irregulartasunak kritikatu dituzte. EH Bilduk bat egin du kritikarekin, eta Frontexen migrazio politika arrazistatzat eta giza eskubideen bortxatzailetzat jo du. Contigo-Zurekin ere kezkatuta agertu da bileran hartuko diren erabakiengatik.