Skip to main content

“Hainbeste lortuta hainbeste lortzeke”, martxoak 8ko kanpaina Nafarroan

Gizartea

‘Hainbeste lortuta hainbeste lortzeke. Feminismo gehiagorekin aurrerantz jarraitzen dugu’ da Nafarroako Gobernuak Emakumeen Nazioarteko Egunerako aukeratutako lema. Felix Tabernak eta Patricia Abadek martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren sentsibilizazio kanpaina azaldu dute. Guztiontzat gizarte berdinzaleago baterantz aurrera egiteak dakarren onura soziala azpimarratu dute. Halaber, lortu beharrekoak aipatzeaz gain, egindako bideoa, kartelen zabalpena eta egunean berean egingo diren ekintzak azaldu dituzte.