Hamaika Telebistak azpidatziak martxan jarri ditu adimen artifiziala baliatuz
Gizartea
2024, aza. 07 - 01:11
Hamaika Telebistak ahotsa azpidatzi moduan ematen hasi da bere web orrian, Orai NLP Teknologiak langunearekin. Duela aste batzuk dago martxan eta frogatuta: adimen artifiziala baliatuz, bideoetan esandako hitzak azpititulu bihurtuko dira hemendik aurrera Hamaika.eus webgunean.