Hamar gaztetik seik pentsamendu suizidak izan dituzte
Gizartea
2024, aza. 27 - 16:11
Gurea Geroa atari digitalak Hego Euskal Herriko 3.700 gazteren osasun mentala aztertu du inkesta baten bidez. Asteazken honetan Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ditu inkesten bidez jasotako ondorioak txosten batean. Maiatzetik abuztura 16 eta 30 urte arteko gazteak inkestatu dituzte Interneten bidez egindako galdetegi batekin. Parte hartu dutenen %75 emakumeak izan dira, %22 gizonak eta %3 ez binarioak.
Nabarmentzeko bi ondorio atera dituzte. Alde batetik, inkestatutako gazteen erdiek ondoez emozionala jasaten dute. Bestetik, hamarretik seik bere burua zauritzeko pentsamendu edo pentsamendu suizidak izan dituzte inoiz. Joera hori, batez ere, gizonetan ematen da (%60) emakumeen artean baino (%57). 17 eta 20 urte bitarteko gazteen artean da nabarmena.
Galdetegiari erantzun dioten gazteen ia erdiak zoriontsua ez dela onartu du. Arrazoien artean, gizarte eta adiskidetasun harremanak (%28) edo lan “duina” topatu ezina (%22) daude, besteak beste.