Skip to main content

Haragi eta esne ekoiztegiek gas zein petrolio enpresek bezain beste metano isurtzen dute

Gizartea

Mikel Lopez de Ciordia

2024, urr. 14 - 11:10
Greenpeace, nazioarteko erakundeak egindako ikerketan, haragi eta esne ekoiztegiek, gas zein petrolio enpresek bezain beste metano kopuru isurtzen dutela jakinarazi dute. Argitaratutako txostenean, elikagaien ekoizpen eredu eta dieta aldaketa baten alde egin behar dela adierazi du erakundeak. Besteak beste, “berotze globala nabarmen” murrizten laguntzeko helburuarekin. Datuei erreparatuz, haragi zein esne ekoizpenaren 29 enpresa handiek 20 milioi tona metano isurtzen dituzte urtean, abeltzaintzatik datozen munduko metano-isurketen bostena litzatekeena, NBEren datuen arabera. Esaterako, munduko esne zein haragi ekoiztegi handienek, “erregai fosilen erraldoi handiek, aitortutako metano-emisioak gainditzen dituzte” Greenpeace-ren ikerketaren arabera. Hau horrela, eta Greenpeacek ohartarazi duenez, “klima-aldaketa katastrofikoa saihesteko, erregai fosilak pixkanaka desagerrarazteaz gain, funtsezkoa da isurketak murriztea, haragiaren eta esnearen sektorea eraldatuz”. Adituen esanetan, “mende amaierarako saihesten den 0,3 gradu zentigraduko igoera bakoitzeko, 410 milioi pertsona muturreko beroaren eraginpean egotea eragotzi liteke”.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista