Skip to main content

Hariberriak: Donostian sexu-indarkeriari arreta integrala emateko zerbitzua

Gizartea

2024, aza. 18 - 15:11
Gipuzkoako Foru Aldundiak sexu-indarkeriari arreta integrala emateko zerbitzua inauguratu du Gros auzoan. Zentroa Kale Berriaren 10. zenbakian dago eta eguneko 24 orduetan egongo da zabalik, urteko 365 egunetan. Zerbitzu integrala eskaintzen du eta emakumeen eskubideei eta aukerei buruzko informazioa eskainiko du. Emakumeei laguntza psikologikoa eta soziala emango die errekuperazio-prozesua errazteko. Gainera, aholkularitza juridikoa emango du biktimei behar dituzten legezko prozesuetan laguntzeko. Zentroak hainbat hizkuntzatan eskainiko du arreta. 16 urtetik gorako emakumeei eta haien senideei zuzenduta dago.
Hamaika Telebista