Harrera Sareak “indarkeria arrazista” salatu du San Joan bezperan Hernanin izandako istiluetan
Gizartea
Istiluen iturburua izan den gertakariaren inguruko informazio argirik ez dagoela ohartarazi du Udalak. Aldiz, hainbat eraso eman ziren gauean zehar, tartean eraso arrazistak, eta istiluak jai eremu osora zabaldu ziren, atxilotu bat eta hainbat zauritu izateraino. Harrera Sarearen arabera, Hernaniko eta magrebtar jatorriko gazteen arteko liskar batekin hasi zen dena, eta gertaera horiek aitzakia izan ziren istilu horiekin zerikusirik ez zuten beste gazte magrebtarren aurka egiteko. Testuinguru horretan, Udalak adierazi du ez direla onargarriak, edozein arrazoi dela ere, herritarren osotasun fisikoaren aurka sustatutako oldarraldi eta liskarrak. Gertatutakoa salatzeko elkarretaratze jendetsua egin dute Ahmer elkarteak deituta eta herriko hainbat eragilek babestuta.