Skip to main content

Hasi dira Amurrioko jaiak abuztuaren 12tik 17ra

Gizartea

2024, abu. 13 - 14:08
Raisa Álava artistaren pregoia eta Iguarrakoaren jaitsierarekin hasi dira Amurrioko jaiak. Larunbata arte ehun jarduera baino gehiago daude programatuta Arabako herrian. Asteartean haurrak eta adinekoak izango dira protagonista, hauei bideratutako ekintzaz betetako egun batean. Haur parkea, senidetasun bazkaria, apar festa, kalaka jokoak eta zezensuzkoa dira, adibidez, astearteko ekitaldiko jarduerak. Hauetaz gain, edozein pozteko beste hainbat jarduera izango ditugu hurrengo egunetan: herri kirolak, goitiberak, karrozen desfilea eta kontzertuz betetako egunak izango dira, hain zuzen. Kontzertuen artean; Sembrando Kaos, Etxepe eta ETS izango ditugu besteak beste.