Skip to main content

Haur eskola euskaldunen alde egin dute Iruñeko Euskalgintzak eta familiek

Gizartea

2024, Maiatza 17 - 14:05

Iruñeko Euskalgintzak deituta, manifestazioa egin dute Iruñeko Alde Zaharrean. Gaur egun, eskola bakarrak eskaintzen du euskarazko murgiltzea, Txantrea auzoan, eta beste hiru zentrotan, eredu «mistoak» eskaintzen dituzte, euskarazko eduki batzuekin. Plataformatik 2025-2026 ikasturteko matrikulazioari begira gaia agendan txertatzea eskatu dute, gutxienez euskarazko hiru haur eskola gehiago eskainiz.

Hamaika Telebista