Skip to main content

Haur eskoletan euskarazko murgiltze eredua zabaltzea galdegin dute Iruñean

Gizartea

Oihane Alonso

2022, abe. 22 - 17:12
Dozenaka lagunek egin dute bat arratsaldean Iruñean Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituriko protestarekin. “Entzun haur eskolak euskaraz orain” lelopean mobilizazioa egin dute Udaletxe plazatik abiatuta.

Egun euskarazko murgiltze eredua eskaintzen duen zentro bakarra dago Iruñean, eta seik euskara eta gaztelania lerroak partekatzen dituzte. Horiek horrela, salatu dute handia dela hutsunea, gaztelania gailentzen baita gehienetan.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista