Hegazti-gripearen bi kasu berri atzeman dira Bizkaian
Gizartea
2023, ots. 17 - 09:02
Bi kasuak Bizkaiko hegazti basatietan detektatu dira; Zierbenan hilda aurkitu duten ubarroian eta Getxon gaixorik aurkitu zuten antxeta mokogorri bat, hurrengo egunean hil zena. Bi kasu berri horiez gain, Orion foku bat deklaratu zen urtarrilean hiru antxeta positibo aurkitu ondoren, eta 2022. urtean beste 22 foku ere deklaratu ziren, denak ala denak hegazti basatietan. 2021eko urritik, Europa orain arte erregistratutako hegazti-gripe epidemiarik handiena bizitzen ari da.