Hego Euskal Herriko CO2 isuriak % 10 baino ez dira murriztu 1990etik, eta EBn, berriz, % 28
Gizartea
2023, abe. 14 - 07:12
ELA sindikatuak Hego Euskal Herrik osoko emisioen bilakaera aztertzen duen txostena egin du. Ohartarazi du energia-kontsumoa murriztu, garraio kolektiboa bultzatu eta industria eraldatu behar dela, besteak beste. Hala, emisio murrizketa helburuak bete nahi badira, politika publikoek deskarbonizazioa, trantsizio energetikoa eta ekonomiaren birkokapena izan beharko luketela helburu. Horrez gain, sindikatuak oso balorazio txarra egin du COP28ari buruz, ez delako erregai fosilen amaiera adostu.