Skip to main content

Hego Euskal Herriko garraioen deskontuak kolokan daude omnibus dekretua atzera bota ondoren

Gizartea

2025, urt. 23 - 13:01
2022tik indarrean zeuden garraioetako deskontuak kolokan daude, Kongresuan Omnibus dekretua
atzera bota eta gero. Izan ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak garraio publikoan momentu honetan
indarrean dauden %50eko deskontuak mantentzeko asmoa dutela adierazi dute, nahiz eta, oraindik,
Espainiako Gobernuaren erabakiaren zain dauden. Gauzak horrela, Gasteizen, Alababusek deskontuak mantenduko dituela jakinarazi du, urtarrilaren 31ra arte gutxienez. Tuvisak eta Euskotrenek ere, neurri horri eutsiko diote.
Bilbon, udal iturrien arabera, Espainiako Gobernuarekin egoera argitu arte neurriak mantentzea
aurreikusten dutela adierazi dute, hortaz, Bizkaibusen, Bilbobusen eta Artxandako funikularrean
egindako bidaietan %50eko deskontua mantentzen da. Metroan berriz, otsailaren 20tik aurrera
desagertu egingo dela adierazi dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bere aldetik, baieztatu du Lurraldebuseko %50eko deskontuek bere
horretan jarraitzen dutela. Era berean, Renfek iragarri du ostegunetik aurrera ezin izango dela doako abonua erosi, ezta
deskontudun txartelik ere. Dena den, ohiko bidaiarientzako doako abonuak apirilaren 30era arte
egongo dira indarrean.
Hamaika Telebista