Skip to main content

Hego Lapurdiko lau herri euskara sustatzeko elkartu dira

Gizartea

Irene Garitagoitia Beitia

2025, ots. 14 - 12:02

Hendaia, Urruña, Ziburu eta Donibane Lohizunek euskararen aldeko sentsibilizazio hamabostaldia antolatuko dute. Martxoaren 15etik 30era, hitzaldiak, tailerrak, formakuntzak eta ikuskizunak egingo dituzte. “Euskara, etorkizunerako hautua, urratsez urrats haurrekin bide egiten” leloa erabiliko dute. Plazara elkartearekin batera antolatu duten egitarau bereziak Hamabost egunez, hamar ekitaldi inguru izango ditu.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista