Helduen euskalduntzeko baliabide duinak eskatu ditu AEK-k Baionan
Gizartea
2022, urr. 19 - 10:10
Ikasle kopurua handitzen ari den honetan, AEK-k salatu du instituzioek ez diotela laguntza ekonomikorik ematen. Ezegonkortasunetik ateratzeko eta helduen euskalduntzerako baliabide duinak aldarrikatu dituzte.
Hizkuntza politikaren berme diren instituzioetatik engaiamendu eta apustu eskasak helduen euskalduntzeak merezi duen garapena trabatzen du. Kurtsoen doakotasuna ahalbide lezakeen bekarik ez da gaur egun Ipar Euskal Herrian eta gure funtzionamenduaren segurtatzeko diru-laguntza publiko egokirik ez dugu eskuratzen.