Helegitea aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Uliazpiko sententziaren kontra
Gizartea
2023, api. 18 - 04:04
Martxoaren hasieran, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen legez kanpokoa dela euskararen ezagutza aintzat hartzea aldundiaren menpeko Uliazpi fundazioan 34 lanpostu betetzeko oposizioan.
Zehazki, Aldundiak kasazioko errekurtsoa aurkeztu du Auzitegi Gorenean, "estatu Zuzenbidea urratu delako", eta beste errekurtsoa EAEko Auzitegi Nagusiaren beraren aurrean, "erkidegoko Zuzenbidea hautsi delako".
Ohar bidez, Eider Mendoza aldundiko bozeramaileak esan du sententzia “guztiz bidegabea” dela. Azpimarratu du gizartearen gehiengo zabala ados dagoela langile publikoek euskaraz jakin behar dutela.