Skip to main content

Helena Ruiz de Azua, Zaporeak: "60.000 kg elikagai baino gehiago bildu ditugu"

Gizartea

2023, ots. 14 - 13:02
Ekialde Hurbileko lurrikaren biktimei laguntzeko elikagai bilketa egin dute asteburuan Zaporeak elkarteko kideek. Helena Ruiz de Azuak bertako kideak azpimarratu du “oso pozik” daudela bilketak eman duenarekin: “Euskal Herriko hainbat txokotan egin dugu bilketa; oraindik ezin izan dugu dena kontabilizatu, baina badirudi 60.000 kg elikagai baino gehiago bildu ditugula”.

Ruiz de Azuak azpimarratu du lehentasuna dela elikagaiak ahalik eta azkarren kaltetutako lekuetara bidaltzea, bertako premiak oso handiak direlako: “Siriak 11 urte daramatza gerran, eta lurrikaren aurretik oso suntsituta zegoen iada. Lehentasuna da elikagaiak ahalik eta azkarren bertara iristea”.
Hamaika Telebista