Skip to main content

Helena Ruiz de Azua, Zaporeak: “Elikagaiak bidaliko ditugu Turkiako eta Siriako errefuxiatuen kanpamentuetara”

Gizartea

Oihane Alonso

2023, ots. 08 - 12:02

Zaporeak elkarteak elikagai bilketa egingo du larunbatean Turkiako eta Siriako errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko. Helena Ruiz de Azua elkarteko kideak azpimarratu du kontserbak (arraina, atuna, sardinak) behar dituztela, eta baita dagoeneko egosita dauden lekaleen kontserbak ere. Horrez gain, adierazi du herrialde horietako pertsona gehienak musulmanak direla, eta beraz, ez dutela txerri edo txorixorik behar. Arroza, pasta eta esnea ere jasoko dituztela nabarmendu du, haurrek beharrezko dutelako hezten jarrai dezaten.
Donostiaz gain, Arrigorriagako Eroski eta BM supermerkatuetan eta Orozkoko plazan ere arituko dira elikagaiak jasotzen larunbat goizean.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista