Herri Akordioa aurkeztu eta azaroaren 30erako Greba Feministarako deialdia egin dute Hernanin
Gizartea
2023, urr. 09 - 08:10
Agerraldia egin dute asteburuan Euskal Herriko mugimendu, sektore eta eragile ezberdinetako kideek. Eper luze eta laburrerako 23 aldarrikapen jaso dituzte Herri Akordioan. Aldarrikatzen duten herri eredurantz urratsak emateko oinarria da akordioa, mugimendu sozial eta sindikalekin batera adostutakoa. Adierazi dute funtsezkoa izango dela “subjektibotasunean aldaketa sakonak sustatzea, pedagogia feministetatik”. Hala, zaintzekiko konpromisoak nahiz erantzukizunak hartu behar direla, eta lanaren banaketa sexual eta arrazista desegin.