Skip to main content

Hezkuntza komunitateko eragileek, legeak 'euskarazko eredu orokortu eta inklusibo' berri bat jaso beharko lukeela uste dute

Gizartea

2022, urr. 10 - 17:10

Euskalgintzaren Kontseilua, EHIGE, Euskal Herriko Ikastolak, Heize, Hik Hasi, ELA, LAB eta Steilaseko ordezkariek agerraldi bateratua egin dute gaur Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuari ekarpena aurkezteko.

Sinatzaileek ezinbestekotzat jotzen dute hezkuntza eredu bakarra izatea, euskarazkoa, orokorra eta inklusiboa izango dena. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du ikaskuntza prozesua ikastetxearen eta ikaslearen errealitatera egokitu beharko litzatekeela.

Eusko Jaurlaritzak irailean aurkeztu zuen Hezkuntza Legearen zirriborroa, eta datozen egunetan amaituko da ekarpenak egiteko epea. Ondoren, Eusko Legebiltzarrari igorriko diote testua.

Hamaika Telebista