Hezkuntza lege proiektua “balekoa” dela esan du Ikastolen Elkarteak, baina “gabezia ugari" dituela nabarmendu du
Gizartea
2023, Maiatza 09 - 15:05
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege proiektuaren balorazioa egin du Ikastolen Elkarteak. Oraindik aldaketak egin behar direla diote, eta ziurtatu dute “jarrera eraikitzailearekin” jarraituko dutela, baina adostasunak ezinbestekoak direla hezkuntza sistema berri baterantz egiteko.
Legeari hiru alde positivo aitortu dizkio, publikotasunari, doakotasunari eta euskarari dagokionak, eta zortzi puntu negativo.