Hezkuntza Lege proiektua “errotik” aldatzeko eskatu dute
Gizartea
2023, eka. 12 - 08:06
Euskal eskola publikoaren aldeko aldarriek bete dituzte kaleak ostiralean. Izan ere, EHIGE eta Euskal Eskola Publikoaz Harro oso kritikoak izan dira lege proiektuarekin. Salatu dute hezkuntza sistema publiko-pribatua betikotzen duela, euskalduntzean ez duela urratsik egiten eta segregazioari aurre egiteko neurririk ez duela proposatzen. Ikasleen euskalduntzean aurrerantzean ere erreferente izango den eskola publikoa defendatu dute. Gauzak horrela, “ezezko borobila” ematen diote testuari.