Skip to main content

Hezkuntza publikoko sindikatuek urriaren 29ko greba mantenduko dute

Gizartea

2024, urr. 15 - 14:10

Hezkuntzako mahai sektorialeko sindikatuak Carlos Gimeno hezkuntzako sailburuarekin lehen kontaktua izan ostean, begi onez hartu dute gobernuaren lehen eskaintza, eta abiapuntutzat jo dute negoziatzen segitzeko. Urriaren 29ko greba deialdiari eusten diote, oraingoz. Hala ere, urriaren 22an haien ekarpenak eramango dituzte hitzartuta duten hurrengo bilerara.

Hamaika Telebista