Hezkuntza Sailak atzera bota ditu eskola-garraioko enpresek eskatutako kautelazko neurriak
Gizartea
Ane Garitaonandia
2023, ira. 08 - 06:09
Asteartean Jaurlaritzak iragarri zuen lizitatu gabeko ibilbideetan jardutera behartuko dituela enpresak. Horren aurrean, hogeita hamar bat enpresak helegitea aurkeztu dute bide administratiboan. Horren ondorioz, Bizkaiko eta Arabako hainbat ikastetxe publikotan eskola-garraioko zerbitzurik gabe abiatu dute 2023-2024 ikasturtea. Testuinguru horretan, "hartutako jarrera berraztertzeko" eskatu die Bildarratzek enpresei. Litekeena da astelehenean abiatzea berriz eskola-garraioa.

















