Hezkuntza Sailak eta LABek sinatutako akordioaren kontra azaldu da ELA
Gizartea
2023, eka. 06 - 17:06
Sindikatuaren ustez, ez ditu konpontzen Hezkuntza Legearen gabeziak eta mugak. LABek akordio hau gutxiengoan sinatu izana leporatzen dio ELAk, sektore desberdinetan jorra daitezkeen edukiak mugatzea bilatzen duela gaineratuz.
ELAren Hezkuntza arduradun Miren Zubizarretak azaldu ditu LABen eta Hezkuntza Sailaren arteko akordioari egiten dizkioten kritikak. Sindikatuaren arabera, akordioak ez ditu lanpostuak bermatuko, behin-behinekotasuna betikotuko du, langileak pobretu eta euskara kaltetu.