Skip to main content

Hezkuntza Sailak ostiral honetan deitu ditu sindikatuak negoziazio mahaira

Gizartea

2025, api. 04 - 13:04
Lakuako Hezkuntza Sailak sindikatuak negoziazio mahaira berriro deitzea erabaki du, ostiral honetan. Hala jakinarazi du Begoña Pedrosa sailburuak ohar batean, eta adierazi du bere helburua “euskal hezkuntza-sistemaren benetako beharrei heltzeko baterako eraikuntzan oinarritutako etapa bat irekitzea” dela.

Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek aste honetan beste bi greba egun egin ondoren, negoziazioaren geldialdia salatu, eta “edukiak dituen” elkarrizketari berriro ekitea aldarrikatu dute. Gainera, gaiari aurre egin ezean, greben hirugarren fase batez ohartarazi duten. Oraingoz, bederatzi lanuzte egun izan dira ikasturte honetan.
Hamaika Telebista