12.000 ikaslek selektibitate probak hasi dituzte gaur
Hezkuntza
2018, abu. 27 - 08:08
Selektibitate probak egiten hasi dira gaur 12.000 ikasle. Batxilergoa amaitu eta unibertsitatera joan nahi duten ikasleei Lanbide Heziketako 500 ikasle eta nota hobetu nahi duten 800 gazte gehitu behar zaizkie. EAEn ostirala bitarte iraungo dute hautaproba hauek. Ipar Euskal Herriko ikasleek, bestalde, ekainaren 16an hasiko dituzte azterketak eta 23an amaituko dituzte.