Arkaitz Aburto, EHIGEko lehendakaria: 'Ilusio handiz eta gogotsu prestatu dugu jaia'
Hezkuntza
2022, eka. 06 - 07:06
Bi urte zail izan dira pandemiaren ondorioz, baina indarrarekin aurre egin diote EHIGE guraso elkartetik Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaia prestatzeko erronkari. Ilusioa eta gogoa nagusi izan dira prozesuan, eta emaitzarekin pozik agertu da Arkaitz Aburto EHIGEko lehendakaria.