Hik Hasik EAEko Hezkuntza Legearen aukerak aztertu ditu liburu batean
Gizartea
2024, eka. 13 - 09:06
‘EAEko Hezkuntza Legea. Biharamunerako koordenatuak’ liburua aurkeztu du Hik Hasik. “Denontzat eta denona izango den hezkuntza sistema publikoa, bateratzailea, soziala eta inklusiboa” erdiesteko bidean lege berriak zein aukera irekitzen dituen aztertzea du liburuak helburu, “zer aurrerapauso dakartzan eta zer geratzen den egiteko”.