Hiru agerraldiren eraginez gainditu du 200 kutsatuen langa Nafarroak
Gizartea
2021, urt. 14 - 08:01
Gorantz egin du ere azkeneko bi asteetako metatutako intzidentziak, eta egun batetik bestera, 301,89 izatetik, 313,20 izatera igaro da. Erriberan bi piztaldik 20 positibotik gora utzi dituzte Buñuelen eta Kortesen. Bertako zahar egoitzetan izan dira agerraldiak eta Erroko Ibañeta erresidentziakoari batu zaizkie.