Hiru gune izango ditu aurtengo Ibilaldiak eta hainbat ekintza antolatu dituzte hilaren 31rako
Gizartea
Xabi Ealo
2026, Maiatza 13 - 15:05
'Hiri kiribili bil!' lelopean egingo da aurtengo Ibilaldia Bilboko Txurginaga auzoan. Kirikiño ikastolari egokitu zaio aurtengoa antolatzea. Bizkaiko ikastolen aldeko jaiak hiru gune izango ditu Txurdinagan, horietan hainbat ekitaldi prestatu dituzte publiko guztien gozamenerako. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Gozategi, Ezezez edota Txoribururen kontzertuak, dantza saioak, bertsolariak edo erromeriak. Txurdinagara garraio publikoan gerturatzeko esan dute, eta egunean bertan ez dela inolako erasorik onartuko argi utzi dute. Era berean, euskaltzaleei dei zuzena egin diete.

















