Skip to main content

Hiru hamarkada dira emakume talde bat Hondarribiko alardean desfilatzen saiatu zela

Gizartea

Udane Arbeo Astigarraga

2026, ira. 07 - 14:09

Hiru hamarkada igaro dira Hondarribiko Alardean emakumeek gizonen baldintza beretan parte hartzea aldarrikatu zutenetik. 1996an, emakume talde bat soldadu gisa desfilatzen saiatu zen lehen aldiz. Urtebete geroago, 1997an, Jaizkibel Konpainia sortu zuten. Ordutik, gatazka kalean bizi izan da: erasoak, irainak, oztopoak eta protestak. Baina pixkanaka, Jaizkibelek bidea egitea lortu zuen: 2001ean lehen metroak, 2003an ibilbide osoa, eta 2024an, lehen aldiz, ofizialki konpainia gisa desfilatu zuen. 30 urteotan, egoera aldatu da. Baina gatazka ez da amaitu. Hondarribian bi desfile daude oraindik.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista