Skip to main content

Hiru pertsona hil dira Okondoko baserri batean piztutako sutearen ondorioz

Gizartea

2022, mar. 24 - 20:03

Alberto Amenabar Arabako suhiltzaileak Hamaika Telebistari jakinarazi dionez, goizaldeko lau eta erdietan eman diete abisua larrialdi zerbitzuei. Suhiltzaileak bertaratu direnerako, eraikina guztiz kiskalia zen. Hildakoak, bi gizon eta emakume bat, anai-arrebak dira. Jon Eskuza alkateak errespetua eskatu du familiarentzat eta bere babes osoa helarazi die. Honezkero hiru hilotzak atera dituztela baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Hamaika Telebista