Hiru dira azken egunetan Nafarroan, emakumeen aurkako erasoak
Gizartea
Ane Garitaonandia
Guardia Zibilak 50 urteko gizon bat atxilotu du Arguedasen (Nafarroa), giza hilketa saiakera delitu batengatik. Emazteari labanaz eraso egitea leporatuta.
Bikotearen etxearen ondoko kalean atzeman dute atxilotua, eta, Guardia Zibilaren esanetan, gizonezkoak aurre egin die agenteei. Emakumeak, berriz, labanaz eginiko hiru zauri dauzka, horietako bat, larria, eta Tuterako Sofia Erregina ospitalera eraman dute. Ikerketa zabalik da.
Honekin hiru dira, azken egun hauetan, emakumeen aurkako erasoak Nafarroan.
Irailaren 2an, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Arcasa catering enpresako langile bati, ospitaleko komun batean gizon batek ukituak egin zizkion. Handik egun batzuetara, Foru polizak, gizon bat atxilotu zuen, sexu erasoaren egilea zelakoan. Iruñeko guardiako epaileak fidantzarik gabeko behin-behineko espetxea ezarri dio gizonezkoari. Erasoa salatzeko bai Arcasa eta bai Ospitaleko zuzendaritzak elkarretaratzea deitu zuten.
Irailaren 11ren goizaldean berriz, beste eraso bat izan zen, Iruñeko Ziudadelan . Emakume batek, bertan poltsa ahaztuta, Ziudadelara bueltatu zenena, Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera, erasotzaileak lurrera bota zuen biktima, eta ukituak egin zizkion. Iguruan zebiltzan hiru personak emakumearen garrasiak entzunda bertaratu ziren eta gizona atxikitu zuten udaltzainak iritsi eta atxilotua eraman zuten arte. Erasotzailea epailearen esku utzi zuten jarraian, eta biktimarekiko 300 metroko urruntze agindua ezarri zion horrek, Ziudadela ingurura gerturatzeko debekuarekin batera, iturri judizialek zehaztu dutenez.

















