Hirugarren greba eguna dute egoitzetako langileek, LABek deituta
Gizartea
2022, abe. 16 - 04:12
Asteazkenean hasi zuten Bizkaiko egoitzetako langileek itxialdia Bilboko Atxuri auzoko Enkarnazioaren elizan. Ostegunean Batzar Nagusien egoitzaren aurrean mobilizatu ziren grebalariak eta zuzenean interpelatu zuten Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatua, Aldundiak egoitzetako gatazkan duen erantzukizuna nabarmenduz, “Greban gaude, Murillo non zaude?” oihu artean.
Asteazken arratsaldean egoitzetako gatazkaren inguruko hitzaldia eman zuten Ainhoa Etxaide eta Arantza Zulueta LABeko Idazkaritza feministako kideek. Ostegunean, grebalarien elkargunea egin zuten Enkarnazioaren elizan, haien lanean izandako bizipenak partekatzeko.
Gaur, hiru eguneko ekimena amaituko dute.