Hispanitatearen inguruan Sabino Cuadrarekin hizketan
Gizartea
2022, urr. 12 - 13:10
Sabino Cuadra militantzian sartuta ibili da gaztetik, gerora abokatu sindikalista lanetan ibili zen, eta azkenik Madrileko Kongresuan Amaiurreko ordezkari izan zen. Gaur egun erretiratua dagoen arren, ez du kontzientzia politikoa alde batera utzi. Hispanitateaz ez bakarrik, inperialismoaz, frankismoaren herentziaz, monarkiaz eta torturaz ere hitz egiteko aukera izan dugu Sabinorekin izandako elkarrizketan.