Skip to main content

Hondarribiar gehienek nahiago dute emakumeek edozein roletan parte har dezaketen alarde bakarra

Gizartea

2025, ots. 14 - 14:02
Alardearen inguruko iritzia jasotzeko Udalak inkesta egin die 400 hondarribitarri telefonoz, adin eta genero aldetik modu orekatuan. Datuen artean jasotzen da emozionaltasun handia dago gaiari aurre egiteko orduan. Hondarribiko Alardearen egoera tristurarekin, lotsarekin eta asperdurarekin erlazionatu dute herritar gehienek. Baina finean, Hondarribiarentzat nahiago dutenaz galdetuta, alde handiarekin, Berdintasunezko Alarde bakarra nahi dutela erantzun dute. Eta nahiago dutela alarde bakarra non emakumeek rol desberdin guztietan parte har dezaketen, Alarde tradizional bat bakarrik izatea baino.
Hamaika Telebista