Hondarribiko alkateak dio alardean andre eta gizonen parte-hartzea bermatzeko lan egingo duela
Gizartea
2023, ira. 04 - 12:09
Irailaren 8an, ostiralean, ohiko Hondarribiko alardea izango da. 26 urte igaro dira emakumeak kalera irten zirela alarde parekide bat lortu nahian. Urteetan EAJ indarrean egon ostean, Abotsanitz plataforma dago orain eta dagoeneko aldaketa nabari da. Igor Enparan alkateak esan du alardea "hondarribiar guztien ondare immateriala" dela.