Hotza eta elurra izango dira nagusi hurrengo egunetan ere
Gizartea
2023, urt. 24 - 15:01
Ostiralera arte, gutxienez, 1000 metrotik behera botako du elurra. Izotza ere espero da barnealdean. Ostegunean euri arina izango da, eta tarteka zaparrada mardulak botako ditu. Barnealdean hotza nagusituko da berriro, eta mendi inguruak izozteko arriskua ere badago.