Skip to main content

Hurrengo eguneko pilula doakoa izango da emakume guztientzat Iparraldean

Gizartea

2022, ira. 21 - 16:09

Hurrengo eguneko pilula doakoa izango emakume guztientzat, eta ez dute errezetarik beharko farmazietan eskatzeko; hala gertatuko dela azaldu du, Frantziako Osasun ministroa François Braunek. "Larrialdiko kontrazepziora jotzeko dauden arazoei aurre egiteko" neurri gisa aurkeztu du, "jakin baita pilularen eraginkortasuna haurdunaldirako arriskua dakarren harremanaren osteko 24 ordutakoa dela gehienez ere.

Oraindik ez du zehaztu neurria noiz sartuko den indarrean, baina ministroak ziurtatu du 2023ko Gizarte Segurantzaren lege proiektuan sartuko dutela; irailaren 26an aurkeztuko dute lege proposamen hori Frantziako Ministroen Kontseiluan.

Egun, 18 urtetik beherako emakumeek doan eta errezetarik gabe lor dezakete hurrengo eguneko pilula; 26 urtetik beherakoek, berriz, errezeta behar dute. Gainerakoek, errezeta behar dute eta ordaindu behar dute pilula lortzeko.

Hamaika Telebista