Ibai Sueskun, Errigora: ‘Auzolan ariketa erraldoia egin dugu berriro euskararen alde’
Gizartea
2022, aza. 16 - 13:11
Iruñean elkartu berri dira Errigorako kideak Euskaraldiako kideekin, bukatu berri den Euskarari Puzka kanpainaren emaitzen berri eman eta hiru egun barru hasiko den Euskaraldiari testigua pasatzeko. Ibai Sueskun Errigorako kideak egin du balorazioa.