Skip to main content

Iban Thikoipe: 'Mapa bat baino gehiago da, gure eskola proiektua islatzen duelako'

Gizartea

2022, Maiatza 19 - 13:05
Bernat Etxepare Lizeoko handitze lanak finantziatzeko kanpaina abiatu zuten Durangoko Azokan; eta gaur hurari bultzada emateko bideoklipa aurkeztu dute Esne Beltzak eta AMA taldeen eskutik.
Garrantzi berezia hartzen du Lizeoak Ipar Euskal Herrian, euskara hutsean ikasketak eskaintzen dituen bakarra delako.

Iban Thikoipe Lizeoko zuzendariak azaldu duenez, azken bost urteetan "ia gure ikasle kopuruak bikoiztu ditugu", eta handitzen jarraitzeko asmoz, denei aukera emateko laguntza ekonomikoa behar dutela gaineratu du barnetegia eta eraikuntza handitzeko.

'Mapa bat baino gehiago' da kanpainaren leloa. Izan ere, "mapak gure eskola proiektua islatzen du, euskaratik eta euskaraz", azaldu du Thikoipek. Euskara hutsean, erliebean eta Euskal Herri osoa jasotzen duen mapa bakarra kaleratu zuten; argitaratutako 1000 aletik 700 aletik gora saldu dira dagoeneko.

Maparen harira, Thikoipek salatu du gero eta gehiago ikusten dugula Euskal Herriko mapa "moldatuagoa", komunikabide desberdinetan ikusten ditugun Euskal Herriko mapak "ez dira beti guk buruan duguna bezalakoa".
Hamaika Telebista