Ibon Meñika eta Lander Garcia: “Memoriaren borroka egunero egiten den zerbait da”
Gizartea
2023, api. 26 - 13:04
86 urte dira Alemaniako Kondor Legioak eta Italiako Aviazione Legionariak Gernika-Lumo bonbardatu zutenetik, eta Ibon Meñika Gernika Memoriaren Lekuko plataformako kide eta Lander Garcia Martxoak 3 elkarteko kidearekin hitz egin dugu.
Meñikaren esanetan, apirilaren 26a memoria egiteko eguna da, baina azpimarratu du memoria egunez egun egiten zerbait dela, eta modu askotan egin behar dela: “Fokua zabaldu, begirada altxatu eta bestelako memoriari heltzeko bidea jorratzen ahalegintzen gara, eta horren bidez, memoria kolektibo, herritarra eta aldarrikatzailea txertatzen saiatzen ari gara”. ‘Gernika bizirik’ bideoklipa ere izan du hizpide, eta azpimarratu du herrian sortutako artea erabili nahi izan dutela memoria eraikitzeko bide.
Garciak agerian gelditu dela 86 urte hauetan “egin den guztia, eta egin ez dena”. Hori horrela, erakundeen pauso “sinbolikoez” harago, ezinbestekotzat jo du herriz herri eragileek “memoria osoa” eraikitzea.