Skip to main content

Identitatea ordezkatu diotela dio sareetan zabaldutako mezuengatik ikertutako EHUko irakasleak

Gizartea

2025, ots. 11 - 14:02
Pasa den astean Ikasle Kontseiluak eta Ikamak salatu zuten EHUko Farmazia fakultateko irakasle batek sareetan mezu transfobo, arrazistak eta faxismoaren aldekoak argitaratu zituela. EHU gertatutakoa ikertzen ari da. Bien bitartean, irakaslea ez da campusera itzuliko. Irakasleak, hasiera-hasieratik, alegatu du ez dela mezu horien egilea, hau da, identitatea ordezkatu diotela eta sare sozialetako kontuak lapurtu dizkiotela. Hori hala, ostiralean salaketa jarri zuen Ertzaintzan. Ez da sareetan irakasle batek mezu desegokiak argitaratzen dituen aurreneko aldia. Ondorengo analisian azken hilabeteotako kasu batzuk bildu ditugu.
Hamaika Telebista