Skip to main content

Idoia Torregarai, UEU: “UEUko ikastaroak euskal gizartean pil-pilean dauden gaiak lantzeko plaza dira”

Gizartea

2023, eka. 27 - 12:06

Ekainaren 12an hasi ziren UEUren udako ikastaroen 51. edizioa, eta Idoia Torregaraik nabarmendu digu orain artekoaren balorazio “positiboa” egiten dutela: “Orain arte izan direnak, eta izango diren ikastaroen izen emate oparia izan dugu, eta eztabaida mamitsua izaten ari da”. Azpimarratu du “sakonera handiko” gaiak landu dituztela, eta bertan parte hartu dutenek beren burua “aberasteko” tokia aurkitu dutela.
Torregaraik azpimarratu du “euskal gizartean pil-pilean dauden gaiak lantzeko plaza” dela, eta horretan aritu direla aurten ere: “Azken urteetan, belaunaldi aldaketa bat izan da, militantzia bizitzeko beste modu bat dago, eta hizpide izan dugu nola antolatzen diren gaur egun herri mugimenduak…” Ondorioztatu dute, bestek beste, gaur egun, herri mugimenduek “aniztasuna” dutela helburu, eta elkarlanean aritzeko prestutasuna dutela, baita erakundeekin ere. Feminismoak herri mugimenduetan egin duten ekarpen “handia” izan dute hizpide, eta kontraboterearen gaia ere landu dute, besteak beste. Uztailaren 12ra arte luzatuko da aurtengo edizioa, eta ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago oraindik

Hamaika Telebista