Skip to main content

Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseilua: "Erasoa herritar askoren bizikidetzaren aurkakoa da"

Gizartea

2023, urr. 31 - 12:10

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu azaroaren 4rako deitutako manifestazioa hizpide hartuta. Salatu du “euskararen normalizazioari bide ematen dioten artikuluak baliogabetuz, esku hutsik utzi dutela euskararen normalkuntzarako tresneria, eta bertan behera utzi dutela euskararen aldeko hizkuntza politika egiteko aukera”.

Nabarmendu du oldarraldia “judiziala, politikoa eta mediatikoa” dela, eta eraso hau ez dela euskaldunen eta euskaltzaleen aurkakoa, herritar askoren “bizikidetzaren aurkakoa” baizik: “Hizkuntza berdintasunean, eta orokorrean berdintasunean, giza eskubideetan eta justizia sozialean sinisten dugunon kontua da”.

Azpimarratu du “oldarraldi” honen guztiaren atzean “olatu erreakzionario” bat dagoela, eta hizkuntzarena dela horren ataletako bat: “Olatu erreakzionario horren aurka agertu nahi duen edonork badu hemen lekua; asko dago jokoan”.

Hamaika Telebista