Skip to main content

Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseilua: “Kezka daukagu ea Hezkuntza Legea aukera galdu bat izango ote den”

Gizartea

2023, aza. 21 - 16:11

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bere esanetan, Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Legearen proiektua aurkeztu zuenean “lauso” ikusten zuten, baina era berean, baita “egingarria” ere.

“Harrigarritzat” jo du azken txanpa honetan gertatu dena: “Kezka handia daukagu ea aukera galdu bat izango ote den euskararen normalizazioaren ikuspegitik”. Era berean, nabarmendu du Kontseiluak egindako proposamenak, euskarazko eredua orokortzeak, “babes sozial handia eta adostasun sozial” ikaragarria duela.

Hamaika Telebista