Idurre Eskisabel: "Ez zaio epe muga bat jartzen administrazioa euskalduntzeko prozesuari"
Gizartea
Pasa den astean, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 eta 6 zenbakiko epaitegiek Bizkaiko Foru Aldundiko 227 lanposturen egonkortze, promozio eta esleitze prozesuak baliogabetu zituzten, euskararen ezagutza eskatzea "diskriminatzailea" dela iritzita. Sententziak lanpostuen esleipena amaitzear zegoenean heldu ziren, lanpostu publikoa eskuratzera zihoazen langileren etorkizuna kolokan jarriz. Ezin ondo baloratu, aspalditik salatzen ari diren oldarraldian ikusten ari dira behin eta berriro. Euskalgintzaren Kontseilutik Idurre Eskisabelek azaldu du aspalditik salatzen ari diren oldarraldia behin eta berriro ematen ari da.
Otsailaren 21ean ere, Nafarroako Kontseiluak Merezimenduen Dekretu-proiektuaren gaineko irizpena eman zuen. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak irizpenaren balorazioa egin zuten, araudiaren interpretazio erabat murriztailea egiten duela salatuz. Izan ere, Nafarroako Kontseiluak berak 2020an emandako irizpenaren kontrakoa da oraingoa. Gainera, Osasunbidean alemana, frantsesa eta ingelesa ezagutzeari garrantzia gehiago ematen dio euskarari baino.
Horregatik guztiagatik, euskararen aurkako azken sententzien aurrean, langileen eta herritarren eskubideen alde elkarretaratzea deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak martxoaren 6an, Bilbon, 12:00etan Foru Jauregian.