Skip to main content

Ihintz Oliden, AEK: “Frantziako Gobernuari hizkuntza politika publiko eta ausarta eskatuko diogu”

Gizartea

Oihane Alonso

2023, mar. 14 - 13:03

Euskalgintzak manifestazioa deitu du apirilaren 22rako Baionan, eta gurekin izan dugu Ihintz Oliden Ipar Euskal Herriko AEK-ko koordinatzailea.
Olidenek salatu du ‘Azterketak Euskaraz’ dinamikako kideak egiten ari diren mobilizazioen aurrean “gor-mutu” jarraitzen duela Frantziako Gobernuak, “inolako erantzunik eman gabe”. Hala ere, salatu du azterketen gaia ez dela euskarak pairatzen duen oztopo bakarra: “Euskalgintzan ari garenok sekulako trabak ditugu lan egiteko orduan, eta baliabide eskasez ari gara; hori da egun horretan salatu nahi duguna”.
Horrez gain, Olidenek nabarmendu du Frantziako Gobernuari eskatuko diotela hizkuntza politika “publiko eta ausarta” martxan jar dezala, eta hizkuntza politika hori martxan jartzeko laguntzak eman ditzala.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista