Skip to main content

Ikamak mobilizazioak egin ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan, ‘Zuenak ez digu balio’ lemapean

Gizartea

2022, abe. 15 - 15:12

“Zuenak ez digu balio, hezkuntza gure neurrira” lelopean, manifestazioak egin ditu Ikama ikasle antolakundeak ostegun honetan Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean. Ikasleen neurrira egongo den hezkuntza eredu bat aldarrikatu dute.

Segregaziorik gabeko hezkuntza publiko, feminista, ekologista, euskalduna eta burujabea eskatu dute, “ikasleok bizitzarako heziko gaituen hezkuntza, zaintza erdigunean izango duena”. Halaber, adierazi dutenez, ez dute gaur egun mahai gainean dagoen EAEko Hezkuntza Legea onartzen, beraien printzipioak betetzen ez dituelako.

Hamaika Telebista